Bilduma digitalak
Eskura jartzen dizkizugu guk hautatu eta digitalizatutako audioak, argazkiak, marrazkiak eta bestelako dokumentuak. Oso baliagarriak dira profesionalentzat eta azterlarientzat, eta, era berean, oso erakargarriak dira arte eszenikoak maite dituzten guztientzat. Bildumak ez daude itxita: funtsak egunean-egunean ugaltzen ari dira, eta aurki eduki berriak azalduko dira. Bildumak gure erabiltzaileentzat eskuragarri daude mailegu bidez
Ehunetik gora soinu-irudi bildu ditugu. Irudi horien bidez, omenaldia egin nahi diegu hirurogeiko hamarkadan hasi eta laurogeiko hamarkadara arte gure agertokietatik ibili ziren aktoreen belaunaldi bikainei (María Guerrero, Comedia, Español, Zarzuela, Corral de Almagro…).
Izan ere, CDT zentroaren funtsetan, agertokien memoriako beste zati askoren artean, antzerkirik onenaren adierazgarri diren ia berrehun antzezlanen soinu-erregistroa gorde dugu, eta aktoreen mila ahots baino gehiago ere bai. Gure eszena eta profesionalen historiaren zati garrantzitsu bat dira horiek guztiak. Horrenbestez, Espainiako antzerkiaren fonoteka handiari eman nahi diogu hasiera. Fonoteka, zaleentzako emozioen kutxa moduko zerbait izateaz gain, tresna bikaina izango da espainiera irakasteko. Gainera, ondare handia jarriko dugu aktore hasi berrien eta beste profesional batzuen eskura. Horrela, interpretazioko katedra bikain bat erabili eta hartaz gozatu ahal izango dute.
XX. mendeko egunkari eta aldizkari askok batera nahastu zituzten beren orrialdeetan argazkiak eta karikaturagileen marra arina. Horren adibide bikaina dugu bilduma honetan dauden karikaturen aukera-sorta. Gure historiaren garai zehatz batekoak dira denak (1939-1965), urritasunez eta, aldi berean, asmamen eta umore salbatzailez beterik egon zen garaikoak. Garai hartako karikaturagileek unibertso berezi bat partekatu zuten kritikariekin eta berri laburren idazleekin, unibertso horretan, batera nahasten baitziren lagun askoren miseriak eta hainbaten distira profesionala. Haietako batzuk oso ezagunak dira (Fresno, Ugalde, Bon...), eta beste batzuk, berriz, ez dira hain ospetsuak. Hala ere, denak joaten ziren estreinaldi horietara, eta beren artea erakusten zuten hurbileko kafetegietan, bekaizkeriaz ikusitako bizkortasun sintetiko handiz.
Gero, agertokiko albisteak irakurtzeko egarriz zeuden irakurleek aukeran zuten kronika eszenikoa irakurtzea, hala nahi bazuten. Nolanahi ere, ezinbestez pausatuko zituzten begiak Cronos, Dávila, del Arco, Ramón edo Asiriok eskaintzen zieten umorez eta adimenez beteriko distiraldi horretan. Hori zen, izan ere, haien garaitzarik handiena, ondotxo baitzekiten artista ospetsuak desegiten zituztenean (Jardiel, Benavente, Celia Gámez, Rafael Rivelles, edo Lola Flores), beren Olinpotik eraitsi, eta zalearen begien parean jartzen zituztela.