Menú principal

Hemen zaude: Hasiera / eu / Argitalpenak / RDE · Antzeztearen aldizkari digitala

Antzeztearen aldizkari digitala

Teatro.es · Baliabideak · Revista Digital de la Escena · CDT ataria
Revistas de teatro

Revista Digital de la Escena aldizkariaren bidez, Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak gure herrialdeko errealitate eszeniko askotarikoaren laburpen bat eskaintzen du. Errealitate hori fitxa, argazki, testu, lotura eta ikus-entzunezko dokumentuetan dago jasota. Izan ere, dokumentu horiek ehunka grabazio-orduen laburpena dira, eta irekitasunez islatzen dute Espainiako antzerkiaren ikuspegia.

ALDIZKARI BATEN OROIMENA

envaseDVD08_p.png

2006. eta 2009. urteen arteanAntzerkiaren Dokumentazio Zentroak Revista Digital de la Escena aldizkariaren lau ale argitaratu zituen DVD-ROM euskarrian.

2010. urtean erabat aldatu zen Revista Digital de la Escena aldizkaria; euskarria goitik behera eraberritu zen, web orriko nabigazioa arinago joan zedin. Hona hemen aldizkariaren “argazki finkoa”, iaz arian-arian berritu baikenituen haren edukiak.

RDE 2010
RDE 2011
RDE 2012
RDE 2013
RDE 2014
RDE 2015

sumarioRDE_pp.png

   EZTABAIDAN

RDE aldizkariak erreportaje zabal bat sartzen du urtero, edukiei hasiera emateko, eta, hor, ahalegina egiten du gure agertokietako alderdi jakin bat balioesteko. Eztabaidan atalak eskaintzen duen erreportajean, gure arte eszenikoen lurralde bat sakon aztertzen saiatzen da. Azken urteetan, adibidez, alderdi hauek hartu dira aztergai: Espainiako zirkuaren ikuspegia, antzerkiaren eta ahalmen-urritasunen arteko harremanak, arte eszenikoen munduak Internet den joko-taula berri horrekin duen harremana…

NABARMENDUZ

Nabarmenduz atalak bereziki nabarmentzen ditu urtean barrena izan diren albisteak eta gertaerak. Era horretan, gune bat dugu urteurren-ospakizun batzuek izan duten oihartzunaren berri emateko. Gure agertokietako profesionalak gogora ekartzen ditugu eta agur esaten diegu eta, ildo horretan, haien ibilbideetako lanak eta irudiak berreskuratzen ditugu. Urtean barrena banatu diren saririk nabarmenetako batzuk bana-banaka aipatzen ditugu, eta arretaz aztertzen ditugu gure arteko antzezlerik ospetsuenei emandako sari horietako batzuk haien ibilbidea balioesteko. Azkenik, urtean barrena izan diren gertaerarik nabarmenenen berri ematen dugu.

BOZGORAILUA

Bozgorailua atalean, gure agertokietako ahotsa bera eskaintzen dugu, profesionalei egindako elkarrizketen eta kritikariek prestatutako azterketen bidez.

IKUSKIZUNAK

Ikuskizunak atalean, ehun ikuskizun inguru hautatzen ditugu, eta haiei buruzko fitxa oso bat eskaintzen dugu, argazkiak eta bideo-zatiak ere sartuta. Guztira, ia bi ordu daude bideoko irudietan jasota, eta mila argazki inguru bildu dira. Ia ehun ikuskizunez eratutako aukeraketa hau egitean –urtero, mila ikuskizun baino gehiago izaten baitira Espainian, lehen emanaldian–, genero guztiak erakutsi nahi izan dira, eta ahalik eta ikuspegirik zabalena azaldu nahi izan da, Espainiako lurralde osoan egiten denari erreparatuta, betiere, kalitatezko irudiak dituzten eta hedabideetan oihartzun zabala izan duten ikuskizunak hautatuta.

Ireki RDE

Dokumentuaren akzioak

Related
Bilduma digitalak
Guk hautatutako dokumentuen hiru bilduma jartzen dizkizugu eskura, audioz, argazkiz, marrazkiz eta bestelako dokumentuz osatutako bildumak. Oso dokumentu baliagarriak dira profesionalentzat eta azterlarientzat, eta, era berean, oso erakargarriak dira arte eszenikoak maite dituzten guztientzat.
Zuretzakoantzerkia

Oso produktu arina, dinamikoa eta erakargarria landu da. Bertan hezkuntzako tresna ugari aurkituko dituzu, Bigarren Hezkuntzako curriculumean sartuta dauden lanak aztertzeko egokiak.

Espainiako Antzertiaren Historiarako dokumentuak

CDT zentroak aurkezten duen ikerketa-proiektu honen bidez, berrikuntza landu nahi da euskarrian eta edukietan: milaka dokumentu digitalizatu (prentsa, argazkiak, bideoak, kartelak...), atalka antolatuta, errazago aurkitu ahal izateko.