Dohaintzak
Elkarlanean aritu nahi duzu CDAEM zentroarekin?
Hala nahi baduzu, elkarlanean jardun dezakezu CDAEM zentroarekin, dokumentuen funtsa handitzeko. Ildo horretan, dohaintzan eman ditzakezu liburuak, argazkiak, grabazioak, zuzendaritzako liburuak, eskuko programak, kartelak eta arte eszenikoarekin zerikusia duten bestelako dokumentuak.
Zein dokumentu dira interesgarri CDAEM zentroak dituen bildumei begira?
Dohaintza-emaileek nahi duten materiala eman dezakete, haien jabetzakoa baldin bada: material bibliografikoak, hemerografikoak, bideografikoak, argazkigintzakoak edo bestelakoak, modernoak zein zaharrak, ale bereziak nahiz antolatutako liburutegiak.
Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak interes berezia du dokumentuak jasotzeko, edozein euskarritakoak direlarik ere, baina bereziki Espainiako eta Iberoamerikako antzerkiarekin eta zirkuarekin zerikusia duten horiek nahi ditu: obra dramatikoak, antzerkiko teoria eta teknikari buruzko testuak, arte eszenikoarekin zerikusia duten ereduzko obrak eta hiztegiak, zirkuari buruzko testuak, antzerkiko eskuizkribuak eta libretoak, ikuskizunetako argazkiak, etab. Aitzitik, dohaintzen gaiak edo edukiaren maila CDAEM zentroko bildumek dituzten helburuekin bat ez badatoz, ez dira onartuko.
-
Abrir formulario de propuesta de Donación o Legado
Dohaintza edo legatua emateko proposamena
CDAEM zentroaren ikus-entzunezkoen funtsari materialak ematea. Materialek behar den tratamendua jasoko dute, eta digitalizatuko dira; eta lankideari material horien kopia digital bat emango zaio.
-
Ireki funtsari materialak emateko inprimakia
Ireki funtsari materialak emateko inprimakia