Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa
Antzerkiaren Dokumentazio Zentroa Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Aste Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren mendeko unitate bat da.
Zentroaren helburu nagusia da jarduera eszenikoak sorrarazten dituen material artistikoak, grafikoak, estatistikoak eta abarrekoak behar bezala biltzea, gordetzea eta ikertzaileen eta profesionalen esku jartzea.
Antzerkiaren Dokumentazio Zentroak Espainiako antzerkia eman nahi du ezagutzera, hala gure mugen barruan nola kanpoan, bere forma eta modalitate guztiak kontuan izanda, eta bertan biltzen diren sektore guztiak aintzat hartuta. Ikuspegi historiko batetik landu nahi du dena, baina, aldi berean, oraingo errealitate eszenikoa ere hartu nahi du abiaburutzat.
Instituzio publiko eta pribatu askorekin partekatzen ditu helburu horiek. Horregatik, azken urteetan, hainbat proiektutan aritu da elkarlanean zenbait instituziorekin; hona hemen instituzio horietako batzuk: Espainiako Biblioteka Nazionala, Cervantes Biblioteka Birtuala, Andaluziako Arte Eszenikoen Dokumentazio Zentroa, Montevideoko Antzerki Nazionaleko Dokumentazio Zentroa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, Arte Dramatikoko Goi-mailako Errege Eskola, Antzerkiko Institutu Nazionala (UNESCO), Kataluniako Antzerkiko Enpresaburuen Elkartea, Egileen Elkartea, Antzezleen Batasuna, Eszenako Zuzendarien eta Argitaratzaileen Elkartea, Antzezleen Batasuna, Antzerkiko Egileen Batasuna, Artistak eta Interpreteak kudeatzeko Elkartea (AISGE), Mercartes, Almagroko Antzerki Klasikoko Jaialdia, Méridako Antzerki Klasikoko Jaialdia, Espainiako Egile Antzerki Garaikideko Erakusketa, Filmoteka Nazionala, Madrilgo Teatro Español, MAE (Centre de Documentació i Museu de les Arts Escèniques), etab.