Nobedadeak
Ikuskizuna izatez iraupen gutxikoa denez, ahalegina egin behar da dokumentazioaren esparruan, gure herrialdeko eszenaren oroimen historikoak denboran barrena bizirik iraun dezan. Ildo horretan, CDT zentroak datu-base bat sortu du, eta, bertan, 1939. urtetik gaur egun arte Espainiako lurraldean izan diren antzerkiko estreinaldiei buruzko fitxa artistikoak jaso ditu.
Datu-baseak 35.000 erregistro inguru ditu, eta hainbat bide daude horiek guztiak kontsultatzeko: ikuskizunaren izenburua, konpainiaren izena, parte hartzen duten profesionalak eta lehen emanaldia izan den urtea. Horrez gain, aukera ematen du ikuskizuna irudiztatzeko erabilitako dokumentuak ikusteko: egunkariak, argazkiak, bideoak, etab.