Arte eszenikoen gida
GUIARTE antzerki eta zirkuaren arloan espezializatuta dagoen direktorio bat da. Oso tresna erabilgarria da arte eszenikoetako profesionalentzat eta kudeatzaileentzat, 12.000 erregistro baino gehiago baititu jasota bere datu-basean.
Barne hartzen ditu Espainian jarduera eszenikoa sorrarazten duten konpainiak, antzerkiak, jaialdiak, eskolak, eta profesionalak edo amateurrak diren gainerako erakundeak, hala sektore publikokoak nola pribatukoak.
Ekarpena eskatzen dizugu. Antzerkiaren Dokumentazio Zentroan gure datu-baseak hobetu nahi ditugu. Hala, bada, eskaera egin dezakezu zure erakundea direktorio honetan sartzeko, edo, barruan sartuta bazaude, datuak aldatzeko.