Ikasgelan Antzerkia
Nire lanbidea besteei istorioak kontatzea da…. Nigandik hurbil gizakirik ez balego, kontatuko nituzke zurezko zatiekin, ehun-piltzarrekin, paper-ebakinekin, latorriarekin, munduan den edozein gauzarekin. Ezer ez balego ere, ahots ozenez kontatuko nituzke. | ||
Giorgio Strehler (Un Theatre pour la vie) |
Gaikako kanalak izeneko atalak bide irekia izan nahi du harremanetan egoteko. Bertan, hausnarketa eginez, eta begiradak eta esperientziak trukatuz, era kritikoan heldu nahi diogu agertokien errealitateko alderdi edo gai garrantzitsu zehatz bati. Gune hau denbora luzez irauteko eta, aldi berean, aldatzen joateko asmoz sortu da: gaikako paisaien mosaiko baten gisa, solaskideak moldatuz denboraren poderioz.
Elkarrizketak, dokumentuak, erreportajeak, esperientziak, informazioak…, horiek izango dira gai eszenikoko poliedro horien alderdiak. Oraingoz, atal hauek ditu: Begiradak, hainbat gai eskaintzen ditu hausnarketa egiteko; Galeria, aukera ematen du dokumentuak berrikusteko, horrela egoera eta testuinguruak hobeto balioetsi ahal izateko; Gela irekia, gure eszenaren ernamuina diren proposamen baliagarriak biltzen eta eskaintzen ditu.
Ofrecemos la mirada de los protagonistas: profesionales del teatro para jóvenes, de la docencia de artes escénicas, así como de varios grupos de adolescentes. Seleccionamos cerca de treinta grabaciones en vídeo de representaciones teatrales hechas tanto por profesionales como por estudiantes de secundaria, que pueden orientar sobre las formas actuales del teatro para jóvenes.
Y entramos esta vez en dos aulas abiertas: la del Centro Educativo Gençana, una propuesta multidisciplinar que incluye a toda la comunidad educativa, y los Premios Buero de Teatro Joven, una experiencia de ámbito nacional en la que participan cientos de institutos de secundaria.
Protagonisten begirada eskaintzen dugu, egile, irakasle eta ikasleena. Gazteentzako antzezlanak irakurtzen eta idazten nola hasi daitekeen argitu nahian. Bide hau ibiltzen hasiberriak direnentzat lagungarriak izan daitezkeen berrogei liburu inguru hautatzen ditugu, lehen urratsak egiteko molde erakargarriak aurkitzen laguntzeko. Eta, bideoen eta idatzitako laburpenen bidez, Antzerkiko Egileen Elkarteak antolatutako gela irekian sartzen gara, egile profesionalekin eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin batera. Era berean, antzerkiko testu batzuk ere ematen ditugu argitara, hain zuzen, ikasleek esperientzia hau izatean idatzitako testuak.
Begiradak atalean, profesionalen ahotsa aurkituko duzu: elkarteak, jaialdiak, konpainiak, egileak. Honen bidez, hausnarketa egin nahi dugu gazteenek egindako antzerkiak dituen bereizgarriei buruz. Bideoetan, azken urteetan, estreinaldian aurkeztu diren lanen hogeita bost zati agertzen dira. Gaur den egunean, Espainian, sormen arloan dagoen egoeraren berri ematen digute horiek guztiek. Kanala ixteko, ikastetxe batean egindako proposamen pedagogiko bat aurkezten dizugu.